Proiektuaren muina podcasting-ari hurbilpen integrala eskaintzea da. Era horretan, podcastak eta gaur egun oso bogan dauden bideo-podcastak sortzeko beharrezko komunikazio-estrategiak eta gakoak modu entretenigarrian eta erakargarrian emango ditu proiektuak. Beraz, podcastaren sorkuntza lantzeaz gain, azken urteetan nerabe eta gazteen artean oso ospetsua bilakatu den bideo-podcastaren aldaera ere jorratzen da.
Hori kontuan hartuz, Euspodcast Play proiektua 4 bideoz eta 6 podcastez osatzen den proiektua da. Horietan, bideojokoen inguruko zure podcast zein bideopodcastak sortzeko gakoak aurkitiuko dituzu, lehen ideiatik abiatuz zure podcast eta bideopodcasta sareratzen duzun arte.
Eduki horiek guztiak, EDUKIAK izeneko erlaitzaren barruan aurkituko dituzu.
Proiektu honek bideojokoei buruzko podcastak hainbat generoetan lantzeko baliabideak eta tresnak ematen ditu, podcast eta bideo formatuetan, lehen hastapenetatik sortu dugun lehen podcasta Interneten jartzen dugun arte, beti ere nerabe eta gazteak sorkuntza digitalera motibatuz. Hori kontuan harturik, proiektuan honako edukiak landuko dira:
1. Podcastaren historia laburra eta eboluzioa. Gaur egungo joerak, bogan dauden gaiak eta podcast motak: zuzeneko podcastak eta grabatutako podcastak.
2. Podcasta eta bideopodcasta. Bien arteko desberdintasunak, kanalak eta komunikazio-estrategia orokorrak.
3. Ideia jarioa eta sormena bultzatzeko teknikak. Podcastaren lehen zirriborroa eta eskaleta sortzeko gakoak eta gomendioak.
4. Podcastaren behin betiko gidoia sortzeko eta egoki idazteko urratsak.
5. Podcasta eta debatearen eta elkarrizketa generoa. Bideojokoei buruzko podcast debateak sortzeko urratsak, gomendioak eta adibideak.
6. Podcasta eta erreportajearen generoa. Bideojokoei buruzko podcast erreportajeak sortzeko urratsak, gomendioak eta adibideak.
7. Podcasta eta analisia/review-aren generoa. Bideojokoei buruzko podcast analisiak edo review-ak sortzeko urratsak, gomendioak eta adibideak.
8. Atal teknikoa: produkzioa eta postprodukzioa. Hardware-a eta softwarea. Podcastak doako software-a erabiliz egoki grabatzeko eta editatzeko gidalerroak eta gomendioak.
9. Sareratzea. Gure podcastak Interneten sareratzeko eta partekatzeko plataforma desberdinak. Spotify eta Ivooxen podcastak sareratzeko urratsak.
10. Podcastgintza, genero ikuspuntua eta berdintasuna. Azken ondorioak eta profesionalizaziorako bideak.
Proiektua bereziki 16-24 urte bitarteko nerabe eta gazteei zuzendua dago, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Behatokiaren eta Gazte Behatokiaren datuen arabera, adin gazteko euskal herritarrak direlako Interneteko kontsumo handiena egiten dutenak eta Interneterako edukiak sortzeko prestutasun handiena dutenak.
Hala ere, nerabe eta gazteez gain, helduak ere barne biltzen ditu egitasmoak. Bigarren maila batean, publiko orokorrari ere bideratuta dago, izan ere, proiektuak baliabideak Interneten, modu irekian eta doan eskaintzen ditu, edonork erabil ditzakeenak.
Bai noski! Eduki hauek partekatzera gonbidatzen dizugu.
Proiektuaren baitan sortutako idatzizko eta bideozko eduki guztiak Creative Commons CC BY-NC-SA 4.0 lizentziapean argitaratuko dira. Proiektu honen asmoa ezagutza zabaltzea da, eta horregatik, lizentziarik irekienaren alde egin da, beti ere egileen aitortza bermatuz. Horregatik ere informazio guztia dohainik eskainiko da, inolako izen-ematerik gabe. Creative Commons By lizentziak proiektuaren izenburua eta honen sortzaileen izenak derrigorrez aipatu beharra dakar, honen atzean dagoen giza-taldearen lanaren garrantzia azpimarratuz.
Guretzat oso interesgarria da zuen iritziak eta komentarioak jasotzea. Hori dela eta, “Harremanetan jarri” izeneko atala sortu dugu webgunean. Bertan, gurekin harremanetan jartzeko formularioa aurkituko duzu. Lasai asko idatzi zure ekarpenak egiteko!