EZAGUTU EGITASMO HONEN HELBURUAK:
Bideojokoei buruzko podcast sorkuntza euskaraz egiteko gakoak modu erraz eta erakargarrian ematea, lehen zirriborrotik abiatuz gure lehen podcasta Interneten sareratzen dugun arte.
Podcast piezak bogan dauden generoetan sortu ahal izateko argibide teorikoak, teknikoak eta praktikoak eskaintzea.
Podcastaren bi aldaerak ezagutzera ematea eta horiek sortzeko argibide eraginkorrak eskaintzea: podcasta (entzunezkoa bakarrik dena) eta bideo-podcasta (entzunezkoa eta ikus-entzunezkoa uztartzen dituena).
Konpetentzia digital bigunak lantzea, genero eta estilo bakoitzaren arabera edota zuzentzen garen publikoaren arabera egokitu behar direnak: hizkera, tonoa, gorputz-hizkuntza, denbora-kudeaketa, sortzaileen arteko elkarlanerako prozedurak…
Bigarren maila batean, proiektu honetako hartzaileei etorkizunean euskarazko kazetaritzan profesionalki jarduteko interesa piztea.